Aldez aurretik esan behar dut ezin izan nuela aurkezpenaren egunean klasean egon, baina lana taldekideen artean egin dugunez, jarraian azalduko dizuet lanaren inguruko informazioa. Amaieran ipiniko dut gure aurkezpen digitala ikusteko aukera.
Haur Hezkuntzako helburu eta eduki guztiak aurrera eramateko zaila da esku-hartze zehatz bat ezartzea, haur bakoitzak bere garapen eta erritmoak dituenez beharrezkoak dira metodo malguak, aldakorrak, moldagarriak.
“Nola erakutsi?” galderari erantzuteko, aurrez finkatutako helburu eta edukiak hartu behar dira kontuan. Ikasi dugun bezalaxe, Curriculumaren bidez finkatzen dira horiek, eta Haur Hezkuntzako etapak ere badu bere curriculuma. Bertan zehazten diren helburuek pertsonen gaitasun guztiei egiten diete erreferentzia: kognitiboak, motrizeak, autonomia eta oreka pertsonala erlazio interpertsonalak, besteak beste.
Curriculuma interpretazio konstruktibista batean oinarritzen da eta irakaskuntzaren inguruan hartzen diren erabaki guztiak bere baitakoak dira. Konstuktibistek esaten duten bezala, pertsonek ezagutu nahi ditugun errealitateko esanahien inguruan osatzen dugun prozesu bate bidez ikasten dugu, hau da, aurrez ezagututako edukiak edo izandako esperientziak errealitatearekin lotuz.
Orokorrean ikaskuntza prozesu indibiduala den arren, ezinbestekoak dira haurrentzat inguruko helduen laguntza (familia, irakasle, ezagun …) eta motibazioa (interesa, arazo bat konpontzeko nahia …)
Hasieran esan bezala, oso zaila da esku-hartze modelo zehatz bat ezartzea, horregatik lan egiteko / irakasteko modu ezberdinak egoten dira eta horietako batzuk aipatuko ditugu jarraian.
1.- Gaiak, proiektuak edo arazoak:
a. Zenbait eremuren ezagutza: ingurunearena gehien bat (jostailuak, eskolako lagunak, auzoko dendak …), modu urriagoan identitate eta autonomia pertsonalarena. Adibidez, eskolako lagunen inguruan, 3 urteko gelan, lehenengo astetan beraien artean ezagutzea landuko da (zein naiz ni? Zein gara gu ?) eta horrekin batera pixkanaka errespetua, talde-lana eta parte-hartzea bezalako gai garrantzitsuak landuko dira. Gainera, horrelako jardueretan, esku-hartzea beharrezkoa izaten da, modu naturalean egin behar dena.
Curriculumeko hainbat zatik erlazioa dute beraien artean eta horrela, zati baten helburu didaktikoak betetzean, bestarenak ere betetzea erraztu daiteke. Aurreko adibidearekin jarraituz, besteen ezagutzak norbere ezagutzari lagunduko dio eta horrela, identitate pertsonala eraikitzen hasteko aukera dago.
b. Proposatzen diren jarduerak gela guztiarentzat daude zuzenduta, neska eta mutil guztiak zeregin berdinean aritzen dira eta irakaslea da hori gidatu eta zezentzen duena. Aldi berean, irakasleak ikaslearen ikaskuntza mailara egokitzen ditu jarduerak, haur bakoitzaren gaitasunak kontuan izanik. Lehen aipatutako adibidean, ez da berdina izango lehenik Haur Hezkuntzako lehen ziklotik igaro direnen edo beraien lehen esperientzia bizitzen duten haurren erantzuna.
c. Denbora ikasleen interes eta gaiaren garrantziaren araberakoa da. Adibidez, ez zen zentzuzkoa izango 2 edo 3 astetan zehar “gelako lagunen” ariketak egitea, lehendik denak ezagutzen badira. Ezagutzen duten gai baten inguruan behin eta berriz egiteak ez du ezer berririk ekartzen. Jarduerek programazio eta denboralizazio bat behar dute (jarduera ez oso luzeak), irakasleak ezingo ditu denbora luzez haurrak motibaturik eta zentraturik mantendu, interesa erraz galtzen baitute. Garai honetan, haurren interesak beraien inguruan, gertu kokatzen dira. Haurraren errendimendu guztia aterea ahal izateko gai/proiektu edo arazo zehatza izan behar du; aldiz, globala eta abstraktua bada, nahiz eta irakaslea zehatza izan, ez da ziurra haurrak ulertzea edo jarduera aurrera ateratzea.
2.- Txokoak eta/edo Tailerrak
Bi jarduera mota bereizi ditzakegu esparru honetan, batetik jolasak erabil ditzazkegu gaiak modu orokorrean lantzeko eta bestetik modu zehatzago batean ikusi ahal izateko, bestelako jarduera batzuk egoten dira (adibidez marrazketa tailerra).
a. Txokoetan orokorrean eduki espezifikoak lantzen dira, adibidez marrazkiak libreki egiteko txokoa. Baina aldi berean, beste eduki batzuk sar ditzakegu zeharka, adibidez koilareak egiteko txokoan, zeharka koloreak lantzen dira, beraien arteko loturak, etab.
b. Banaka zein talde txikitan egiten da lan, modu horretan haurrek eduki ezberdinak landu ditzakete, beraien interesen arabera eta autonomiaz; eta irakasleek ere, era indibidualizatuagoan laguntza eskaini.
c. Azkenik, iraupenari dagokionez, normalean denbora laburrak izan ohi dira baina azkenean ikasturtean zehar eduki zehatzak lantzea lortuko da, txoko ezberdinetan eduki bera lantzen edo txoko berean baina modu ezberdinean eginez (eskumuturraren erabilpena hobetzeko: marrazkien txokoan, idazketaren txokoan …)
3.- Ohiturak/Errutinak
Hala eta guztiz ere, badaude zenbait helburu eta eduki aurrez azaldutako moduan ezin direnak landu eta garrantzia handia dutenak; adibidez autonomia, norbere identitatearen eraikuntza, ongizate pertsonalarekin loturiko jarduerak, etab. Hori lantzeko, Haur Hezkuntzan “erritual” batzuk ezartzen dira: erlazio interpertsonalak eta afektua lantzekoak (sarrera, ongi etorria, korroa …), deskantsatzekoak (siesta, erlajazioa …), etab.
a. Beharrezkoak diren ezagutza barneratzea da helburua (afektua, maitasuna, elikadura, higienea, aktibitatea, deskantsua …).
b. Batzuetan horrelako jarduerak talde guztiarentzat izaten dira baina normalean lan indibiduala izaten da, haur bakoitzak bere erritmoan egiten duena. Jarduera horietan haur eta irakasle arteko interakzioa konstantea (iraunkorra) da, nahiz eta denborarekin haurra zenbait gauza bere kabuz egiteko gai izango den.
c. Denboraren inguruan, lehen esan bezala egunerokotasunean egiten diren jarduerak dira, errutinetan bihurtzen direnak. Askotan behin eta berriz berdina errepikatzen ari garela dirudien arren, horrelako jarduerek gauza berriak txertatzeko aukera ematen du, horrekin aurrerapena ekarriz.
Esan bezala, Haur Hezkuntzako helburuak lortzeko ez dago esku-hartze eredu zehatzik. Hortaz, aipatu ditugun horien eta ditugun beste estrategiaz baliatzea beharrezkoa da.
METEDO GLOBALIZATU ETA PLANEAMENDU GLOBALIZATZAILEA
- Metodo
globalizatuak honetan datza: eduki eta gaiak ikaslearentzat ez dira
garrantzi gehien duten helburuak, errealitatea ezagutzeko bitartekariak
baizik. Helburua ez da diziplina, errealitaterekin erlazionatutako zerbait
ikastea baizik. Norbere ingurunera ezagutzeko ikasleak bitartekari edo
instrumentuak beharko ditu, eta horiek dira diziplinek, edukiek eta gaiek
eskaintzen digutena.
- Garrantzitsua da, lehenago ere
esan dugun bezala, haurren interesen inguruan lan egitea. Haur bakoitzaren
interes eta kezkak zein diren jakiteko hitz egin beharko dute, edo
marraztu, entzun, neurtu … Ondoren, interes horietatik abiatuz eta eduki
zehatzen laguntzaz (zientziak, matematikak, etab.) arazoak konpontzeko eta
errealitatea ulertzeko gai izango dira.
- Soziologian ikasi genuen
bezala, hezkuntzaren helburua errealitatea ulertzen duten herritarrak
sortzea da, autonomoak, beraien kabuz gauzak egiteko gai direnak...;
beraz, ez da gai zehatzak barneratze hutsa, horiek errealitatean
aplikatzeko gai izan behar dute gure haurrek, arazoak konpondu ahal
izateko.
- Kasu guztietan, helburua eduki
zehatz batzuk modu zorrotz batean ezagutu eta ikastean bada, nahiz eta
eduki horiek ingurunea ezagutzeko bitartekari edo moduak izan, haurrak
hasiera batetik ikas ditzala kontzeptu horiek, ondoren ezagutuko bait ditu
eduki horien esanahi eta erabilgarritasuna, eta ondorioz baita hauen
aplikazioa ere.
- Idazlearen iritziz, helburua
eskolan egiten den lan guztiak ikuspegi globalizatzaile bat izatea da. Eta
hori ez da soilik metodo globalizatuak erabiltzearen berdina. Ikuspegi
globalizatzailea errealitateko kezka eta arazoetatik abiatzen den
esku-hartzea bezala ulertu behar da.
Laburbilduz eta amaitzeko, hezkuntzaren
inguruko ikuspegi malgua izatera bultzatzen gaitu honek guztiak, aipatu ditugun
metodo guztiak bere garrantzia dutela. Horregatik esan dezakegu jarrera kontua
dela, hezkuntzaren aurrean azaltzen dugun jarrera eta helburuei ematen diegun
garrantzia kontua izanda, metodo eta estrategia berrietara irekita egotea
helburuak lortzeko.
Hasieran aipatu bezala klikatu hemen gure aurkezpen digitala ikusteko.
Hasieran aipatu bezala klikatu hemen gure aurkezpen digitala ikusteko.