2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Curriculumaren inguruan


Ostiraleko klasean curriculumaren inguruko husnarketa bat egin genuen curriculum motak bereiziz. Lau mota daude: formala (adostutakoa, ofiziala), ezkutua (fomalean agertu ez arren, betetzen direnak), nulua (kontuan hartzen ez diren kontzeptuak) eta erreala (benetan betetzen direnak).

Hau dena errealitatearekin erlazionatzeko eta ulertzeko irudi batzuk aztertu genituen hauen inguruan hausnarketa ezberdinak burutuz.

Irudi horietako batzuk ondorengo hauek dira:


.
Argazki honek transmititzen duen mezua benetan adierazgarria dela iruditzen zait. Animalia mota ezberdinei zuhaitz batera igotzeko eskatzen zaie batzuen mugak kontuan hartu gabe.
Berdintasuna eskaini nahi den egoera batzuetan ezberdintasuna azaleratu eta indartu egiten da. Irasleak izango garela kontuan edukiz, haur ezberdinekin lan egingo dugula garbi eduki behar dugu denen abilezia, garapena, trebetasuna eta gaitasunak ez direla berdinak kontuan edukiz. Horregatik, garrantzitsua da irakasleak haur bakoitza ondo ezagutzea bere gaitasun eta mugak ezagutuz. Bide horretatik desberdintasun baten barruan dagoen berdintasuna hobea izango da.




Irakasleak izango garela kontuan hartuz, irudi honek transmititzen duen mezua oso esanguratsua eta beharrezkoa dela pentsatzen dut. Izan ere, ohituak gaude obedientzian oinarritzen den hezkuntzarekin, irakasleak esaten duenari men eginez eta arrazoia emanez. Baina, ez zaigu ahaztu behar guk heziko ditugun umeak etorkizunean gizartea bideratuko duten berdinak izango direla eta horretarako ondo preparatuak egon beharko dutela. Hori dela eta, ezinbestekoa da txikitatik pentsatzen eta hausnarketak egiten bultzatzen duen heziketa bat bideratzea.

2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

Eskolako Bizipenak













Argazki honekin emango diot hasiera lan honi. Haurtzaindegian hasi nuen nire haurtzaroa etxetik kanpo nire adineko beste kideekin batera. Bertan hasi nintzen beste haurrekiko lehen harremanak izaten, hitz egiten eta ibiltzen. Leku hauetan hilabete gutxirekin hasten dira haurrak joaten hiru urte bete arte. Hori dela eta, bertako irakasleen gertutasuna eta goxotasuna ezinbestekoak dira haurrak ahalik eta erosoen senti daitezen adibide garbia da azken argazki honetan ikusten den moduan irakasleak babes handia ematen zigula danoi hori Larrauleko barnetegian da.
Haurtzaindegiaren inguruko dudan oroitzapena oso ona da irakasleekiko gertutasuna izugarrizkoa bita eta horretaz gain, hainbat ekintzatan hartzen genuela parte gogoratzen dut.

Lehendabiziko argazkian ikusten den bezala denak artzai andreen jantziekin gaude Gabonak ospatzen,  baina inauteriak eta Sanferminak ere ospatzen genituen. Gure sormena lantzeko, plastilinarekin eskulanak egitera bultzatzen ziguten edo jostailu ezberdinak genituen aukeran bakoitzak bere gaitasunen edo gustuen arabera erabiltzeko; metodologia horrekin haurren sormena landu eta indartu egiten da gauza sinple batekin edozer gauza sortu baitezake haur batek. Etapa honetan garrantzi handikoa da haur bakoitzari bere garapen erritmoa errespetatzea eta ez, oraindik gai ez den ekintzak egiten bultzatzera.




Nire Haur Hezkuntzako ikastetxea da argazkian ikusten den eraikin hau. Hiru urte bete eta ikastetxe honetara etorri ginen gure garapenari eta ikaskuntzari jarraipena emateko. Ikasgelan kide berriak ezagutzeko aukera izan genuen eta harremanak handitzen joan ziren. Garai honetako oroitzapen onak ditut bai ikasle eta irakasleei dagokienez.
Irakasleak paper garrantzitsua bete beharra dauka Haur Hezkuntzako etapa honetan haurrei ahalik eta gehien aberastuz ezagutzari dagokionez. Ikasgelaren barruan nahiz eta kanpoan hainbat ekintza eta jolas ugari egiten genituen eta kanpoko beste ekintzatan ere parte hartzen genuen gure ezagutza handituz. 





Ikastetxeko patioan baratze bat genuen eta irakaslearekin batera baratza lantzen genuen. Metodologia hau egokia dela iruditzen zait haurrei baratza nola lantzen den nola zaindu behar den eta hainbat elikagai nondik datozen erakusteko modu naturalena baita eta gainera ilusio handiarekin lantzen den zerbait baita. Bakoitzak hazi bat (letxuga, kalabaza, marrubiak  …) landatzen genuen eta hazterakoan etxera eramaten genuen. Errealitatea islatzen duen ekintza bat da ikastetxe guztietan egin behako zena.








Haur Hezkuntzan marrazkiak eta koloreak protagonismo handia hartzen dute haurrengan. Ilusio handiarekin egiten duten zerbait baita. Nik ere oroitzen dut marrazkiak egitea eta koloreak erabiltzea asko gustatzen zitzaidala lasaitzeko, motibatzeko eta esperimentatzeko balio duen ekintza bat baita. Sormena lantzen ere laguntzen du eta horregatik garrantzia handikoa da haur bakoitzari nahi duen marrazkia egiten uztea nahi dituen koloreak erabiliz eta modu ezberdinak esperimentuz. Marrazkiak noiz nahi egiten genituen;  ikaskide baten urtebetetze egunean ikaskide guztiak marrazki bat egiten genuen zoriontzeko egin genezakeen opariri politena gustukoena baitzen.










Jolasak eta jolas-orduak funtsezkoak dira haur hezkuntzako haurrentzat beraien arteko harremana jolasen bidez handitzeko. Gogoratzen dut patiora gogotsu jaisten ginela guk geuk asmaturiko jolasetan jolasteko edo guk gustuko genuen modura jolasteko. Jolas asko asmatzen genituen eta askotan antzerkiak egiten genituen pertsonaia berriak eta egoera berriak asmatuz.

Bestalde, jolas-orduetan islatzen da ikasgelatan ikasitakoa besteenganako errespetua edo zure txanda irisi arte itxaron egin behar dela besteak beste. Gogoratzen dut guk 20 arte zenbatzen genuela gure txanda iristeko eta oso ondo konpontzen ginen modu horretara.






Azkenik, lanarekin bukatzeko autobiografia baten argazkia jarri dut eskolan oso ohikoa den lan bat delako idazten ikasten dugunean idaztea bultzatzeko eta motibatzeko lan baten moduan. Gogoratzen dut nik oso gustura egin nuela amari nire txikitako argazkiak eskatuz eta argazkian ikusten zena komentatuz. Modu egokia iruditzen zait haurrari idazten motibatzeko nork bere bizitzaren laburpentxo bat egitea argazkiak erabiliz lana arinagoa eta atseginagoa izateko txikitako oroitzapenak gogoratuz.