Ostiraleko klasean curriculumaren inguruko husnarketa bat egin genuen curriculum motak bereiziz. Lau mota daude: formala (adostutakoa, ofiziala), ezkutua (fomalean agertu ez arren, betetzen direnak), nulua (kontuan hartzen ez diren kontzeptuak) eta erreala (benetan betetzen direnak).
Hau dena errealitatearekin erlazionatzeko eta ulertzeko irudi batzuk aztertu genituen hauen inguruan hausnarketa ezberdinak burutuz.
Irudi horietako batzuk ondorengo hauek dira:
.
Argazki honek transmititzen duen mezua benetan adierazgarria dela iruditzen zait. Animalia mota ezberdinei zuhaitz batera igotzeko eskatzen zaie batzuen mugak kontuan hartu gabe.Berdintasuna eskaini nahi den egoera batzuetan ezberdintasuna azaleratu eta indartu egiten da. Irasleak izango garela kontuan edukiz, haur ezberdinekin lan egingo dugula garbi eduki behar dugu denen abilezia, garapena, trebetasuna eta gaitasunak ez direla berdinak kontuan edukiz. Horregatik, garrantzitsua da irakasleak haur bakoitza ondo ezagutzea bere gaitasun eta mugak ezagutuz. Bide horretatik desberdintasun baten barruan dagoen berdintasuna hobea izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina