2016(e)ko martxoaren 29(a), asteartea

Esaldien hausnarketa


Klase honetan esaldien inguruko hausnarketak egin ditugu taldeka jarriz. Talde bakoitzari esaldi bat egokitu zaio eta horren inguruko hausnarketa egin dugu iritzi eta ideia ezberdinak partekatuz.

Esaldi guztiak ezberdinak izan arren, ia denekin lotura orokor bat egitea lortu dugu edo esaldi bat beste batekin lotu eta ondorio berdina atera. Aurretik ikusi izan dugu, haurrek gehiago ikasten dutela egiten dugunaren arabera, esaten dugunaren arabera baino. Hori klasean ikusitako esaldi batekin lotu daiteke, izan ere, denak esaten dugu askeak garela,  baina praktikan besteen askatasuna baldintzatzeko joera daukagu.

Azpimarratu nahi dut klasean atera den hausnarketa bat oso esanguratsua iruditu zaidalako. Askotan ez diegu haurren interesei garrantzi gehiegirik ematen eta eman beharreko edukietan zentratzen gara. Baina irakasleok kontuan izan behar dugu haurren interesetatik abiatutako ikaskuntzak eragingorragoak direla errazago eta gusturago ikasten eta barneratzen baitituzte edukiak beti ere, haurren mailara egokitutako irakaskuntza izanik.

“La educción es el arma más poderosa para cambiar el mundo”   Nelson Mandela (1919-2013)


Esaldi honek transmititzen duen mezua oso positiboa da irakasleontzat. Izan ere, hezkuntzaren bidez mundua aldatzeko aukerak indar handia ematen dio. Egia da gaur egun hezkuntzak ez duela botere gehiegirik agintean daudenen araberakoa baita gaur egungo gizartea. Baina, hezkuntzak dituen aukerak ez dira gutxi. Eskolan pertsonen heziketa lantzen da eta gizartea eskola horretatik irteten diren pertsonek osatzen dute beraz, pertsona horien heziketaren araberakoa izango da mundua. Heziketa aldatzen bada, pertsonak aldatuko dira eta ondorioz mundua aldatuko da. Irakasleontzat mezu hau positiboa da motibazioa pizteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina