2016(e)ko martxoaren 29(a), asteartea

Eskola bizipenak eta Heziberri

Gaurkoan, Euskal Autonomia Erkidegoko dekretua irakurtzea izan da gure lana eta hori irakurri ondoren gure eskolako bizipenekin lotura egitea.

Gaur egungo Haur Hezkuntzako Curriculumak baditu nik nire haurtzaroan eskolan izan ditudan bizipenekin zerikusia ebaluaketari, helburuei eta zenbait jarduerei buruzkoa.

Dekretuan azaltzen diren xedeetako batzuk aukeratu ditut niretzat esanguratsuak eta garrantzitsuak direnak. Horietako bat honako hau da:

"Familiarekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz."

Lehen aipatu bezala, honako xede hau garrantzitsua iruditzen zait haurraren garapena normaltasunez garatzeko. Ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko harremana ona izatea elkarlana sustatzeko eta horren eraginez haurraren garapenari bultzada positiboa ematea errazagoa izatea ahalbidetzen du haurrak arazo bat duenean eskola eta familiaren arteko lana martxan jarriz. Nire eskola bizipenak oroitzerakoan, guraso eta eskolaren arteko harreman estuari garrantzia ematen zitzaiola gogoratzen dut. Izian ere, nire gurasoak, beste gurasoak bezala, erabateko kontaktuan zeuden eskolarekin egunerokotasunaren berri zuten bai gela orokorrean egiten genuenaz baita jangelan genuen jarreraz ere eta arazoren bat egotean elkarlanari(eskola-familia) ekiteko prest zeuden. 

"Haur Hezkuntzan, ikasleen konpetentzien ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzakoa izango da, eta ikasleak curriculumeko eremu guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko konpetentziak kontuan hartuta."

Bigarren puntu honen inguruan, esango dut garrantzitsua iruditzen zaidala haur bakoitzaren garapena edo aurrerapenak ikustea eta ezagutzea haur bakoitzak bere garapen propio eta ezberdina baitu. Gogoratzen dut gelan askotan idazteko ariketak egiten genituela baita marrazki edo matematikaren inguruko ariketak ere. Irakaslea ariketa eta marrazki horietaz baliatzen zen haur bakoitzaren ebaluaketa prozesua ikusteko ebaluaketa txantiloi bat betez gurasoek ikusi zezaten. Oraindik baditut 5 urteko gelan egindako ebaluazioaren orri batzuk eta bertan azaltzen dira gure garapenaren pausuak. 

"Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko Legearen arabera, ikastetxeetako Hezkuntza eta Curriculum Proiektuek kontuan izan behar dute:"

  • Balioen araberako hezkuntza, zuzenbideko funtsezko printzipio, eskubide eta askatasunekin bat, bereziki aniztasunaren errespetua eta inor ez baztertzea (jaioterri, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-joera, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo ezaugarri sozialengatik).
  • Tolerantzia, gizalegea eta bakearen kultura sustatzen dituzten balioetan oinarrituta.
  •  Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate soziala eta kulturala errespetatzea, bere aniztasun osoan, eta batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ikasten direla bermatzea.

Gogoratzen dut nire 5 urteko gelan atzerriko pertsona bat zegoela eta ez zuen integratzeko inongo arazorik izan denak denekin ibiltzen ginen eta ez genuen inoiz baztertua uzten. Baliteke irakasleak guri egoera horietarako berdintasunaren garrantzia nolakoa den eta zein garrantzitsua den azaltzea ondoren baztertzearen egoerak saihesteko. 

"Haur Hezkuntzako esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua, zeinak haurraren garapenaren berezko zenbait arlo barne hartzen baititu, hain zuzen ere gizarte era naturaren ezaguerari buruzko zientziei dagozkienak; eta norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua, haurren garapenaren berezko beste arlo batzuk barne hartzen dituena, hala nola hizkuntza, matematika, artea eta motrizitatearekin loturako gaitasunei dagozkienak."

Haur Hezkuntzako nire gela lau txokotan banatuta zegoen (etxe-txoko, irakurketa-txokoa, margotegia eta jolas- txokoa) txokoetatik taldeka mugitzen ginen talde lana eta lan indibidualaz baliatzen ginen. Lan horien bitartez bakoitzak bere identitatea eta nortasuna eraikitzen zuen talde lanean edo indibidualki. Horretaz gain, nire argazki elkarrizketan aipatu bezala, patioan baratzen bat genuen eta bertan bakoitzak barazki edo loreren bat landatzen zuen eta kurtsoan zehar zaindu behar zuen. Modu honetara naturarekin kontaktu zuzena genuela esan daiteke natura nolakoa den ikusiz eta ikasiz. 


Gaur egungo dekretua eta nire haurtzaroa oroituz badute zenbait berdintasun eta antzekotasun. Hala ere, nik usten dut benetako aldaketa bat nahi badugu eta gainera kontuan izanik Haur Hezkuntzako faseak pertsonengan duen eragina, aurrera begira lan asko egin behar dela zenbait gauza aldatu daitezen, esaterako; ebaluaketa irizpideetatik abiatuta haurrei bestelako motibazio eta gogoak pizteko. Haur bakoitzaren garapena kontuan izanik eta inor atzean utzi gabe elkarrekintza bultzatuz.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina