Kaixo! ni Oihana Uranga naiz eta Donostiako irakasle-eskolako unibertsitatean ikasten dut Haur Hezkuntza (1.maila). Kurtsoa amaitzen ari da eta honekin batera blogari ere bukaera emateko ordua iritsi da. Azken lan honetan bigarren lauhilabetean egindako lan eta hausnarketa guztien laburpen bat egitea egokitu zaigu modu honetan gure blogari amaiera emanez.
Lehenik eta behin, kurtso hasieran egin genuen lehenengo sarrera ESKOLABIZIPENENA izan zen. Bertan, bakoitzak 10 argazki aukeratu (gu txikitan
agertzen garenak, materiala, jostailuak, lekuak, pertsonak…) eta horiek
deskribatuz, gure haurtzaroko hausnarketa eta gogoeta bat egin genituen,
blogean denekin partekatuz.
Jarraian, Begoñarekin egindako saio teorikoetan, curriculumaren inguruan
solasean aritu ginen. Horrekin, hurrengo bi sarrerak atera ziren; lehena,
ARGAZKI batzuez baliatuz hezkuntza eta curriculumaren inguruko
hausnarketa izan zen, argazki bakoitza ulertzen genuen moduan eta transmititzen
zigunaren arabera. Bestea, argazkien modukoa izan zen baina oraingoan
ESALDIEKIN; hauekin ere gure hezkuntza-sistemaren inguruko gogoeta
eginez.
Curriculuma eta hezkuntzako legean ikasten jarraitzeko, HEZIBERRIren txanda iritsi zen. Oraingoan, Aingeruk modu “praktiko” batean emateko,
bakoitzak dokumentua irakurtzeko eta lehen aipatutako eskola bizipenekin
lotzeko eskatu zigun; gure haurtzaroko eskola gaur egungoarekin alderatuz,
ondorio batzuetara iristeko asmoz.
Kurtso guztian zehar, hezkuntza sisteman garrantzia duen curriculuma
askotan aipatu dugu. Sarrera honetan, curriculumaren nondik norakoak jada
ezagututa, ZEHAZTAPEN MAILAK ezagutu genituen, maila ezberdinak
alderatuz.
HAUR HEZKUNTZAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK da hurrengoa. Honi esker,
globalizazioa eta ikasketa esanguratsua ikasi ditugu. Horretarako, hainbat
testu zeudenez, talde bakoitzari bat atxikitu zitzaion. Irakurri ondoren, ideia
nagusiak atera eta gelakideen aurrean azaldu genituen aurkezpen txiki bat
eginez.
Kurtsoa aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3
sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA edo
metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio bateko
hausnarketekin egina. Bigarrena, berriz, TXOKOEN BIDEZKOan oinarritzen
da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten. Azkenik, bi metodologia
horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak ikusi genituen, eta lauen arteko
alderaketa eginez hirugarren sarrera HAU argitaratu genuen.
Aipatu dugun bezala, CURRICULUMA kurtso guztian zehar landu dugun
gaia izan da. Horregatik, kurtso amaieran, sarrera honetan, Curriculumaren
inguruan zehaztapen batzuk egitea bururatu zitzaigun, definituz eta mota
ezberdinak deskribatuz.
Amaitzeko, lauhileko honetan egin dugun azken lana Unitate Didaktiko bat
sortzea izan da. Talde bakoitzak bere egin du eta azken astean, aurkezpenak
egin genituen klasean. Gure kasuan, emozioei buruzkoa izan da eta sarrera
HONETAN lana ikusgai ipini dugu.
Azkenik, bukaerako ondorio bezala, lauhilabete honetan didaktikan egindako lanekin zenbait gauza berri ikasi ditut, baina batez ere, modu zabalago batean hausnartzeko aukera eman dit. Horretaz gain, blogean argitaratzen joan garen heinean besteekin gure hausnarketak partekatzea aberasgarri egin zait.
Besterik gabe, hau izan da lauhilabete honetan egindako lanen laburpentxo txiki bat beste bat arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina