Kaixo!
Oraingo honetan taldeka egin dugun Unitate Didaktikoa aurkeztera nator. Gure
kasuan, Urtxintxa taldea, emozioen ingurukoa izan da gure lehenengo unitate
didaktikoa; izan ere, ezinbestekotzat hartzen dugu adimen emozionalari
beste adimen motei ematen zaien garrantzia ematea eta Haur Hezkuntzako etapatik
lantzen hastea. Horregatik, lan hau osatzeko irakasleak unitate didaktikoari
eskainitako saioetan emandako azaLpenaz eta adimen emozionalaren inguruko
informazioaz baliatu gara.
Hona hemen gure lana osorik ikusteko aukera:
Eta honetaz gain, gelakideen aurrean egindako aurkezpenean
euskarri izan genuen PowerPointa ere ikusgai jarriko dugu, lanaren laburpen
gisa balioko lukeena, hain zuzen ere.
Unitate Didaktikoaren inguruan …
Unitate didaktikoaren inguruan izan ditugun
azken klasean nahiko bereziak suertatu zaizkit. Egun bakoitzean Unitate
Didaktikoaren zati ezberdinak azaldu eta landu ditugu pixkanaka unitate
Didaktikoa guztiz osatu arte. Gure taldean nahiko zailtasun izan ditugu, izan
ere, inor lehenago ez genuen horrelako ezer egin eta hortaz, ez genekien
proiektu honen nondik norakoak zeintzuk ziren zehazki. Azkenean, gure aldetik informazioa
bildu eta zenbait adibide ikusi ondoren nahiko ondo moldatu garela esan
dezaket. Horrelako lan bat egitea oso baliagarria iruditzen zait, gure
lanbidearekin lotura zuzena duelako eta horrelakoak egitera ohitu behar
dugulako. Baina sakonago edo denbora gehiagorekin lantzea hobeagoa litzatekeela
uste dut, inoiz lehenago horrelakori egin eta ikusi ez dugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina